Bizileku bat baino askoz gehiago: Olarainen hazkunde pertsonal eta akademiko proiektuak

Gazte askorentzat, ikasleentzako ostatuan bizitzea beraien bizitzako etaparik sutsu eta aberasgarrienetako bat da. Lo egiteko edo ikasteko leku bat baino gehiago, ikastexe nagusia edo unibertsitate-egoitza hazkuntza eta aurkikuntza pertsonalerako topagune bihurtzen da. Batzuetan, etxetik urrun bizi diren lehen aldia izaten da, eta garapen akademikoan zentratzeko asmoz Donostiara etortzen diren arren, gozatzeko eta familian sentitzeko leku bat ere bilatzen dute.

Donostian datorren ikasturterako ostatu bila bazabiltza, hau zuretzat da. 

Olarainen funtsezko etapa hau aukera paregabetzat ulertzen dugu zuri laguntzeko eta espazio seguru eta abegitsu bihurtzeko, nun baloratzen zaitugula eta entzuten zaitugula sentituko duzu. Ostatua eta janaria eskaintzeaz harago, zure bidelagun izan nahi dugu.

Eta konbentzimendu hori ekintza bihurtzen dugu Olarainen.

Hazkuntza pertsonal eta akademikorako konpromisoa eta ekintzak

Gure konpromisoa pixka bat harago doa: bizitzeko leku bat eskaintzeaz gain, arreta integral pertsonalizatua eta gertukoa eskaintzen dugu, jarraipen akademikoa eta emozionala, eta etorkizunari begiratzeko eta munduarekin konpromisoa hartzeko espazio bat.

Horregatik, Olarainen ostatu hartzen duzuen gazteei zuzendutako proiektu batzuk bultzatzen ditugu, garapen pertsonala, ongizatea eta elkarbizitza sustatzen dituztenak, etorkizun profesionalerako prestatzen zaituztenak eta gizarte- eta ingurumen-kontzientzia sustatzen dutenak.

Munduari irekitako belaunaldiarteko ostatua

Olarainen 25 urte daramatzagu ikasleei, errendimendu handiko kirolariei, hezkuntza eta enpresa munduko profesionalei eta Donostia bisitatzen dutenei ongietorria eta laguntza ematen. 

Gure aberastasun handienetako bat aniztasuna da; Kultura, jatorri eta adin ezberdinetako pertsonak elkarbizitzen dituen espazioa gara. Belaunaldiarteko ostatua izatea eta mundura irekitako ostatua izateak definitzen gaitu, eta egunez egun haztea eragiten digu. Beti gure esentzia mantenduz: abegikortasuna eta etxeko berotasuna.

Hurbiltasun horretatik abiatuta, eta zuen egonaldian zehar gazteei eraldaketa pertsonal eta akademikoan laguntzeko nahiarekin, lau jarduera talde garatu ditugu: Olarain Care, Olarain Explore, Olarain Impact eta Olarain Nature, ongizatearekin, hazkunde profesionalarekin, konpromiso sozialarekin eta gure planeta zaintzeko dugun konpromisoa islatzen duten lau programa.

Olarain Care.

“Zure ongizatea axola zaigu”.

Pertsona bakoitzak bizitzeko ez ezik, hazteko, bere burua zaintzeko eta lagunduta sentitzeko ere leku bat aurki dezan lan egiten dugu.

Badakigu etapa honek erronkak dakartzala: estresa, aldaketa emozionalak, presio akademikoa… Horregatik, arreta integrala eta pertsonalizatua eskaintzen dugu, jarraipen akademikotik ongizate emozionaleraino.

Olarainera iristean gehien baloratzen duzuen gauzetako bat da zainduta sentitzen zaretela. Badakizue edozein arazo, zalantza edo behar, akademikoa zein pertsonala izan, azkar, hurbiltasunez eta ulermenez erantzungo dela. Lasaitasun hori gure komunitatearen zutabeetako bat da.

Olarain Care-ren bitartez ongizate pertsonalera eta bizikidetzara bideratutako programak eta jarduerak bultzatzen ditugu: osasun mentalari buruzko hitzaldi eraldatzaileetatik hasi eta kirol, nutrizio kontzienteko eta garapen emozionaleko jardueretaraino, oreka emozional eta fisikoa lehentasun partekatua duen ingurune bat sortzen dugu.

Bere ardatz nagusien artean kirola dago, gorputza eta burua sasoian mantentzeko bide gisa; nutrizioa, hitzaldi, tailer eta menu orekatuekin; eta laguntza psikologikoa, behar duenarentzako espazio seguru eta irisgarria eskainiz.

Bizikidetza osasungarriko dinamikak sustatzen ditugu, egoiliarren arteko loturak indartzen dituztenak eta gatazkak enpatiatik eta errespetutik konpontzen laguntzen dutenak. Egoiliarren oreka emozionala eta fisikoa lehentasuna da gure taldearentzat. Geure burua zaintzea eta besteak zaintzea gure kulturaren zati bat da.

➔ Kirola | Laguntza psikologikoa | Nutrizioa

Olarain bizileku bat baino gehiago da. Elkarrekin hazteko espazio bat, non ostatu hartzen duten pertsonen ongizatea gure lehentasuna den.

Olarain Explore.

“Esploratu zure aukerak eta eraiki zure etorkizuna gaurtik hasita”.

Unibertsitateko denbora ez da ikasteko etapa bat bakarrik: datorrenerako prestatzeko etapa bat eta ideien, ametsen eta erabakien laborategi bat ere bada. Olarain Explore programarekin, zure bokazioa mundu profesionalarekin konektatzen lagunduko dizugu.

Benetako aukerak eskaintzen ditugu: enpresetara bisitak, profesionalekin topaketak, lan-esperientziak, eta talentu- eta orientazio-tailerrak. Horrela, zer atsegin duzun, zer trebetasun dituzun eta zer bide jorratu nahi dituzun jakin dezakezu.

Lan merkatura hurbiltzeaz gain, zure potentziala ezagutzen, trebetasun bigunak garatzen eta, are gehiago, zure kontaktu sarea zabaltzen laguntzen dizugu.

➔ Enpresetara bisitak | Lan esperientziak | Orientazioa eta talentua

Gure ikasleak beren garapen profesionalarekin eta etorkizuneko helburuekin lotzen dituzten jarduerak sustatzen ditugu.

Olarain Impact.

“Egin zerbait transzendentea. Izan zaitez aldaketaren parte”.

Olarainen uste dugu prestakuntza integralak besteenganako begirada ere badakarrela. Donostiako txoko honetatik gure aletxoa jarri nahi dugu gizarte justuago bat eraikitzeko, eta gure egoiliarrak eurenak ez diren errealitateekin lotzen dituzten proiektuen bidez egiten dugu.

Olarain Impacten, gizarte erakundeekin lankidetzan aritzen gara, jarduera solidarioak, sentsibilizazio kanpainak eta hitzarmenak sustatzen ditugu hirugarren sektoreko erakundeekin. Hemen, keinu bakoitza, txikia izanda ere, garrantzitsua da. Eta baliotsuena da gure egoiliarrak inplikatu, ikasi eta eraldatu egiten direla.

Proiektu eta erakunde hauekin elkarlanean aritu gara, besteak beste: Yuwa India GKEaren gazteen ahalduntze programa, Biziraun elkartea, Women for Africa Fundazioa, Gurutze Gorria Gazteak, Agua Aura, Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkartea, AEFAT, Matía Fundazioa…

➔ Erantzukizun Soziala | Sentsibilizazioa | Elkartasuna

Gazteak aldaketaren parte izatera gonbidatzen ditugu, erantzukizunetik eta sentsibilizaziotik abiatuta, eragina duten eta errealitatea eraldatzen duten ekimen solidarioetan parte hartzera animatuz.

OLARAIN_IMPACT_YUWA_6

Olarain Nature. 

“Jasangarritasuna bizimodu gisa”

Olarainen elkarrekin zaintzen dugu planeta. Ingurumenarekiko kezka gure DNAn dago, eta horregatik integratzen dugu jasangarritasuna gure egunerokoan, ingurumena gero eta gehiago errespetatzen duen ostatu baterantz aurrera egiteko.

Olarain Natura programan, kontzientzia ekologikoa eta eguneroko ekintza kolektiboak uztartzen ditugu, bizimodu jasangarriagoa sustatzen duten eta ekintza praktikoen bidez ingurumenarekiko kontzientzia sortzen dutenak.

Aire zabaleko jardueretatik hasi, hala nola hondartzak eta mendiak garbitzea, jasangarritasuna arnasten duen inguruneraino: eguzki energia eta energia aurreztea, birziklatze sortzailea, mugikortasun jasangarria, jantokiko kontsumoa tokikoa eta ekologikoa…

Programa hau ez da ekintza puntualetara mugatzen: kultura partekatu gisa pentsatuta dago, non eguneroko keinu txikiak, hala nola birziklatzea edo elikagaien alferrik galtzea murriztea, Olarain bizimoduaren parte bilakatzen diren.

Hemen, ez duzu bizi eta ikasten soilik: planeta hobe baterantz aldatzen laguntzen duzu.

➔ Tokiko kontsumoa eta kontsumo arduratsua | Gune jasangarriak | Natura zaintzeko ekintzak

Ingurumena zaintzeko eta jasangarritasunerako ekimenak.

PANELES-SOLARES_OLARAIN

Arrastoa uzten duen egonaldia

Olarainen bizitzea campusetik gertu egotea baino askoz gehiago da. Komunitate anitz, ireki eta konprometitu baten parte izatea esan nahi du. Zaintzen, laguntzen, ahalduntzen eta eraldatzen duen komunitatea.

Gure programa bakoitza, Olarain Care, Olarain Explore, Olarain Impact eta Olarain Nature, hazteko, haratago begiratzeko eta arrastoa uzten duen proiektu partekatu batean inplikatzeko modu bat da.

Izan ere, Olarainen bizitzeko leku bat eskantzeaz gain, bide partekatu bat ere eskaintzen dugu, non ikaslearen esperientzia bizi-esperientzia bilakatzen da. Hemen ostatu hartzen duten ikasle eta kirolarien talentuak eta grinak garatzen laguntzen dugun espazioa.

25 urte hauetan zehar, abegikortasuna, ikaskuntza eta zaintza uztartzen dituen ekosistema bat sortu dugu: bakoitzaren beharretara egokitutako arreta integrala eskaintzen ahalegintzen gara. Izan ere, gure asmoa argia da: ikasleei bidaia zirraragarri honetan laguntzea. Bidelagun izatea.