Lehen unibertsitate urtea etxetik kanpo: 5 gako aldaketara egokitzeko

Unibertsitateko ikasturteak erritmoa hartu du dagoeneko, eta Olarainen errutina forma hartzen doa. Gure korridoreetan, ingeniaritzako, Musikeneko, arkitekturako, psikologiako edo Basque Culinary Centerreko ikasleek errendimendu handiko kirolariekin egiten dute bat. Luxua da atariko pianoan kontzertu txiki inprobisatuak entzutea bai eta jantokiko bazkalondoetan partekatutako barreak ere.

Unibertsitate garaia hasteko Donostiara joatea abentura zoragarria da, baina guztiz normala da lehen asteetan bertigoa edo ziurgabetasuna sentitzea. Presio akademikoari zure ohiko ingurunetik urrun aurre egiteak egokitzapen emozional eta pertsonaleko denbora-tarte bat eskatzen du.

Trantsizio hori arina izan dadin eta lehen unetik goza dezazun, lasaitasunez egokitzen lagunduko dizuten 5 gako praktiko biltzen ditugu:

1. Egokitze-kurba onartu (eta eman denbora)

Naturala da lehen asteetan morriña edo agobioa sentitzea erritmo eta ardura berrietara egokitzean. Ez exibatu dena kontrolpean izatea lehen egunetik. Olarainen ulertzen dugu pertsona bakoitzak bere erritmoa behar duela, eta egokitzapen on bat entzutean, enpatian eta gertuko laguntzan oinarritzen dela. Behar duzun edozertarako gaude hemen

2. Ez isolatu: aprobetxatu eremu komunak ikasteko, kirola egiteko eta sozializatzeko

Zure gela indibiduala zure intimitate-espazio sakratua da, baina komunitate-bizitza hortik kanpo eraikitzen da. Gune komunak, hain zuzen ere, integrazioa errazteko eta lehen astetik izotza hausteko diseinatuta daude:

  • Ikasketetarako: Toti Martinez de Lezea liburutegiko isiltasunean kontzentratu zaitezke, edo ikasketa geletan taldean lan egin.
  • Kirolerako eta deskonexiorako: Eskura dituzu gimnasioa, sauna, padeleko eta teniseko kirol-pistak, edo Japoniako lorategiko lasaitasuna, pilatutako estresa askatzeko.
  • Sozializatzeko: Jangelako bazkalondoak, egongela eta telebista-gela dira lagun handiak jaiotzen diren topaguneak. Gainera, ia hilero afari tematikoak antolatzen ditugu, hainbat tokitan inspiratuta: AEB, Alemania, Italia, India… Eta nola ez, Gabonetako afaria, une handiak utzi ohi dizkiguna.

TIP extra: Ez galdu Olarainen antolatzen ditugun txapelketetan izena emateko aukera, hala nola musean, xakean, futbol 7an edo ping pongean.

3. Zaindu zure osasun mentala eta utzi laguntzen

Afrontar el primer año exige mantener un equilibrio entre el rendimiento académico y el bienestar emocional. A través del programa Olarain Care, dispones del apoyo cercano de nuestro psicólogo, para orientarte, mediar en la convivencia y ofrecer un seguimiento personalizado tanto a ti como a tu familia. 

Gainera, gure langileek etengabeko arreta eskaintzen dute eguneko 24 orduetan, eta eguneroko bizikidetzan errespetuaren alde egiten dute.

Eta ez utzi Olarainen antolatzen ditugun hitzaldietan parte hartzeari, hala nola, ikastaroaren inaugurazioan Javier González Castellanoren eskutik gozatu ahal izan genuena, non gure bizitza gotorlekuetatik, pasiotik eta adimen emozionaletik nola gidatu behar den ikasi genuen.

4. Konektatu zure ingurune berriarekin eta irten ezagutzera

Ibaetako campusaren bihotzean egoteak EHU, Tecnun edo Musikeneko eskoletatik pauso batera eta Ondarretako hondartzatik paseo txiki batera kokatzen zaitu. Aprobetxa ezazu bidegorrien sarea, atera zaitez kirola egitera aire zabalean edo erabili gure garraio zerbitzu propioa Basque Culinary Centerrera eta Deustuko Unibertsitatera, hirian zehar eroso mugitu eta unibertsitateko bizitzaz gozatzeko.

5. Gozatu Donostiaz udazkenean

Udazkenak Donostian, eguraldi atseginarekin eta plan mordoarekin, giroaz gozatzera atera eta hiriaren parte sentitzen hastera gonbidatzen zaitu.

  • Paseatu hiriatik: Donostiak baditu udazkeneko koloreez gozatzeko parkeak. Hurbil zaitez Olarain inguruan dagoen Miramar jauregiko lorategietara edo mugitu Cristina Enea, Aiete Jauregia edo Ametzagaina parkeetara.
  • Bizikleta ibilbideak: Aprobetxatu hiriaren tamaina txikia bidegorritik Zurriola pasealekura, Urumea ibaira, Kontxara, Pasealeku Berrira… gerturatzeko
  • Igeldo mendia eta funikularra: Oinez joan zaitezke funikularra hartzera, Igeldo mendiko vintage atrakzio-parkera igotzeko. Ba al zenekien han errusiar mendiari suitzar mendia deitzen zaiola?
  • Kultura eta sasoiko ikuskizunak: Donostiak kultur eskaintza zabala du urte osoan zehar bere antzoki, zinema eta kultur etxeetan. Kontsulta itzazu Victoria Eugenia Antzoki ederrak edo Kursaalek eskaintzen dituzten udazkeneko ikuskizunak. Euskadiko Orkestraren Miramongo egoitzara ere hurbil zaitezke, bertako matineren batez gozatzera. Eta ezin duzu galdu Donostiako Beldurrezko Zinemaren Astea, Parte Zaharreko Antzoki Zaharrean, eta pintxoz afaltzea emanaldietatik irtetean.
  • Eta arte bila bazabiltza… San Telmo, Chillida Leku edo Tabakalera bezalako museoak bisitatu behar dituzu, edo, besterik gabe, aire zabaleko artera hurbildu eta Nestor Basterretxearen Bakearen Usoa, Jorge Oteizaren Eraikuntza Hutsa eta Eduardo Chillidaren Haizearen Orrazia bezalako lanak ikusi.

 

Olarainen zuri laguntzeko gaude

25 urte baino gehiago daramatzagu gazte unibertsitarioen etxea izaten eta gure etxea definitzen duten maitasun eta hurbiltasunarekin hazten laguntzen diegu. Gure taldearekin kontatu behar duzunerako!